Aurreko azaroaren 3an, DBH 3. eta DBH 4. mailetako ikasleok Donibaneko Hiri-Baratzetara joan ginen Euskara ikasgaian. Bertan zer egiten zuten ezagutu genuen. Bestetik, hainbat barazki eta tresnen izenak ikasi genituen. Horretaz gain, tresnekin ekintza labur bat egin genuen eta oso gustura egon ginen. Udaberrian berriro ere bueltatzea espero dugu!
AINHOA LAHOZ (4º ESO)