- Laburpena: Pelikula honetan, Etxebeste familia diru gabe geratzen da, horren ondorioz, ezingo dira oporretan joan. Beraz, erabakiko dute etxean ezkutatuta geratzea. Etxean dauden bitartean hainbat gauza gertatuko dira (usoak eta katua hil eta jango dituzte, lapurrak sartuko dira…). Ondoren ihes egingo dute eta kanpandorrean eta fabrikan babestuko dira. Azkenean, herrira bueltatuko dira.
- Kritika: Pelikulan zehar hainbat mezu ikusi ditzakegu: alde batetik faltsukeria eta itxurakeria, haien estatus soziala mantentzeko. Faltsukeriak eta itxurakeriak normalen ez dituzten gauzak egitera bultzatuko dituzte (laburpenean esan dugun bezala katua hiltzera edota usoak jatera esaterako). Kritika soziala nabaria da, nahiz eta pelikulak ia 15 urte izan, gaur egungo gizartean horrelako jarrerak ere antzeman daitezke.