Actualidad

En Pamplona se puede vivir en euskera, iruñean euskaraz bizi gaitezkelako!

Batxilergo 1. eta 2. mailako Euskara ikasleek ateraldia egin genuen otsailaren 8an, Iruñean euskaraz bizi daitekeela ikusteko. 

Lehenbizi, Donibaneko euskaltegira joan ginen eta hango ikasleekin batera, gure auzoko jendeak nola ikasten duen eta zer nolakoa den beraien ikas-prozesua ikusi eta bizitzeko aukera izan genuen. Ondoren Iruñeko Alde Zaharrera, Karrikiri Elkartera alegia, hurbildu ginen, eta han Itsasok eta Jonek bertan zer egiten duten erakutsi ziguten. Gure hurrengo geltokia, Laba izan zen, Gaztelu enparantzan, eta bertan ere, Iñakik, Labako partaideak, beraien proiektuari buruz hitz egin zigun. Eta azkenik, kale nagusira joan ginen eta han Katakrak ezagutu genuen. Maitanek beraien proiektuaren nondik norakoak erakutsi zizkigun; kantina, liburudenda, argitaletxea, egiten dituzten jarduerak… Primeran pasa genuen eta asko ikasi ere, Iruñean euskaraz bizi gaitezkelako!

Los alumnos y alumnas de 1º y 2º BTO de euskera realizaron el 8 de febrero una salida bajo el título «Iruñean euskaraz bizi» con la intención de comprobar que el euskera es también la lengua de nuestra ciudad y que con ella y en ella hay mucha vida, muchos lugares y, sobre todo, muchas personas que conocer. Nuestro alumnado visitó el euskaltegi de Donibane, y finalmente se acercó al casco viejo para conocer el trabajo de la Asociación Karrikiri, el proyecto Laba y la cooperativa que es ya un referente cultural de Pamplona, Katakrak.

A %d blogueros les gusta esto: